lunes, 24 de noviembre de 2008

:: Premio Nacional de Fotografia::


Bleda y Rosa
argazkilari bikoteak ( Maria Bleda eta Jose Maria Rosa) Premio Nacional De Fotografia 2008 sariaren irabazleak izan dira orain dela aste batzuk. Bikote honek dokumentazio argazkigintzaren berrikuntza irudikatzen dute, espazioaren, oroimenaren eta irudiaren arteko erlazio estuaren bitartez.


Beraien lanak arkitekturarekin eta lurraldeekin dute zerikusia, aragazki sail desberdinetan itxuratuz; Campos de batalla, Ciudades eta Origen.

Maria Bledak eta Jose Maria Rosak 1992tik hainbat erakusketetan hartu dute parte, bikote bezala edo bakoitza bere kabuz, estatuko eta naizoarteko areto ospetsuenetan erakutsiz beraien lanak. Era berea beraien obrak arte erakusketa aipagarrienetan parte hartzeko aukeratuak izan dira; ARCO, Paris Photo, Balelatina Basel, Arte Lisboa edo Art Chicago adibidez.

Azkenengo sari honekin batera beste asko ere irabazi dituzte eta beraien lanak Museo Reina Sofía, MUSAC, Centro Galego de Arte Contemporáneo edo Museo de arte moderno Colliure museoetako obra pertsonalen artean aurkitzen dira.



www.bledayrosa.com


No hay comentarios: