lunes, 24 de noviembre de 2008

::Life eta Google::

Life aldizakariaren argazki artxibua, mundu osoko handienetarikoa, Google eta Lifeen arteko akordio bati esker eskuragarria izango da edonorrentzat. Historia osoko argazkilari garrantzitsuenenek Lifeentzat eginiko 10 milio argazkietako % 97a egongo da ikusgarri.

Argazkien artean historiako pertsonai garrantsitsuak aurkitu daitezke; Roosvelt, Kennedy, Marie Curie, Pablo Picasso edota Marilyn Monroe adibidez.
Taj Mahal, Himalaya, Times Square edo Yangtze ibaia esaterako munduko lekuen artean. Eta nazioarteko gertakizunen artean Joku Olinpikkoak, Vietnameko gerra, Holluwoodeko Oscar sariak esaterako. Edozein gertakizun eo pertsonai historiko aurkitu daiteke artzobu honetan.


Biltegi hau akea eta dohanekoa da, erbilera pertsonalerako edota hezkuntzarako; eta copyrighta du argazkiei eman ahal zaien beste edozein erabileratako.


:: Premio Nacional de Fotografia::


Bleda y Rosa
argazkilari bikoteak ( Maria Bleda eta Jose Maria Rosa) Premio Nacional De Fotografia 2008 sariaren irabazleak izan dira orain dela aste batzuk. Bikote honek dokumentazio argazkigintzaren berrikuntza irudikatzen dute, espazioaren, oroimenaren eta irudiaren arteko erlazio estuaren bitartez.


Beraien lanak arkitekturarekin eta lurraldeekin dute zerikusia, aragazki sail desberdinetan itxuratuz; Campos de batalla, Ciudades eta Origen.

Maria Bledak eta Jose Maria Rosak 1992tik hainbat erakusketetan hartu dute parte, bikote bezala edo bakoitza bere kabuz, estatuko eta naizoarteko areto ospetsuenetan erakutsiz beraien lanak. Era berea beraien obrak arte erakusketa aipagarrienetan parte hartzeko aukeratuak izan dira; ARCO, Paris Photo, Balelatina Basel, Arte Lisboa edo Art Chicago adibidez.

Azkenengo sari honekin batera beste asko ere irabazi dituzte eta beraien lanak Museo Reina Sofía, MUSAC, Centro Galego de Arte Contemporáneo edo Museo de arte moderno Colliure museoetako obra pertsonalen artean aurkitzen dira.



www.bledayrosa.com


:: James Nachtwey eta tuberkulosia::

James Nachtwey munduko argazkilari ospetsuenetako batek pasadan urtean TED saria dela eta 100.000 dolar irabazi zituenean, argi izan zuen zertan inbertituko zuen dirua: tuberkulosia jasan behar duten pertsonen errealitatea argazkigintzaren bidez ezagutaraztera emango zuen.

Lan hau aurrera erama
n ahal izateko herrialde hauetako gobernu askoren debekuak zirela eta, klandestinitatean egin behar izan du lan argazkiak atera ahal izateko. "Ikustezina nintzen" berak dioen bezala.

Orain dela gutxi ikusi ahal izan dira bere argazkiak; erreportaia amaitutakoan eman du ezagutaraztera gaixotaun honen drama, orain arte gertatu den bezala jendearen oroimenean galdu ez dadin. Oso errepotai hunkigarria.

James Nachtweyek bere argazkiekin gaixotasun ikaragarri honen errealitatea erakusten digu jendeak ezagutu dezan eta honela ahaztu ez dadin: istorioa ezagutarazi, gaixotasuna geldiarazi.


Hurrengo bideo honetan erreporatia bere osotasunean ikusi daiteke; pena merezi du.






http://www.jamesnachtwey.com/

lunes, 17 de noviembre de 2008

:: Explorafoto::

Explorafoto Gaztela Leonen urtero egiten den Nazioarteko erakusketa da; aurten Rock musika da erakusketaren gai nagusia, " Rock my religion, cruce de caminos entre el rock y las artes virtuales" izenpean. Orain dela aste batzuk hasi zen eta Abenduaren amaierararte iraungo du.
Erakusketak azken 50 urteetako Rock musika, argazkigintzaren eta bestelako arte moten ikuspegitik eskaintzen digu; arte hauen erlazioa beti izan da oso ona, askotan musikaren aldetik erlazio hori beharrezkoa izatera helduz.

Hogei erakusketa desberdin eskaintzen dira Salamankako 11 espazio desberdinetan; hauetan 60 artista baino gehiagoren lana erakusten da, estatukoak zein nazioartekoak.
Alfred Wertheirmerrek Elvis famatuari egindako argazkietatik, kazetaritzaren munduan lan egiten duten beste hainbat argazkilarik azken 10 urtetan zehar kontzertuetan ateratakoak daude ikusgarri. Honekin batera beste erakusketa askotan bezala bisitariak tailerretan, mintegitan eta ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Dudarik gabe Rock zaleentzako eta argazkigintzaren munduan murgildutakoentzat, hauxe pena merezi duen ekitaldia da.










::Viphoto::


Egun batzuk falta dira berriro ere Vitorian argazkigintzari buruzko ekitaldi bat izateko ikusgarri. Viphoto ekitaldi berria dugu, datorren azaroaren 22an eta 23an izango da Sociedad Fotografia Alavesa eta Enlace taldeak antolatuta. Erabat dohan da eta izen ematea eskuragarri du parte hartu nahi duen edonork.

Larunbatean hasiko da Jose Ramon Bas, Luis Baylon eta Koldo Chamorroren mintzaldien eskutik. Igandean Garaje Luz taldeak proiekzio bat eskainiko du, Koldo Mendazak eztabaida bat moderatuko du eta partaideen portfolioen proiekzioa ere ikusi ahal izango da. Azken ekintza honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da 19a baino lehenago izen ematea.


Asteburu honetan Gazteizen egon ezkero, ez galdu!




domingo, 16 de noviembre de 2008

::Argazkiak galtzea beldur gehien ematen diguna::

Pasadan astean interneten nahi gabe inkestas betetako web orrialde bat aurkitu nuen; bertan arreta deitu zidan " lo que mas miedo nos da perder" izenpean zegoena .
Inkesta honetan Espainiako, Frantziako, Portugaleko, Italiako eta Alemaniako 1.700 pertsona baino gehiagori galdetu zien; konklusioa, argazkiak dira espainiarrek gehien baloratzen dutena.
Espainiarrek, frantzesek eta alemandarrek konpartitzen dute beren argazkienganako maitasuna, ostera portugesek eta italiarrek nahiago dute ordenagailuko artxibu ofimatikoak galtzeari beldur diete.

Beraz noizbait pentsatu baldin baduzu " zer salbatuko nuke etxean sute bat izan ezkero? ARGAZKIAK!" ez duzu zertan pertsona arraroa sentitu behar. Ikusi dezakezun bezala pertsona askok iritzi berdina konpartitzen dute.


lunes, 10 de noviembre de 2008

:: Cazadores de Luz::

Agian askorentzako ezaguna da Cazadores de luz izena, edo agian ez duzue sekula entzun. Agian zertxobait badakizue liburu batekin erlazionatuz edota orain dela gutxi Asturiasen egindako biltzarra dela eta.

Besteren batzuk entzunda edukiko dute izen honen esanahia, argazkilari talde bat dela agian. Beno ba elkarte honen kideak 99 argazkilari dira bere argazkien kalitateagatik ezagunak. Hauetako batzuk era profesionalean jarduten dute argazkigintzaren munduan eta beste batzuk ordea zaletasun bezala.

Talde honek foro mugatu bat erabiltzen du komunikazio gisa, 99 kideei mugatua; hau da, ezinezkoa da ikustea taldearen kide ez bazara. Bertan sartzeko modu bakarra kide guztiek adostu ondoren postu huts bat lortzea da.

Azkenik aipatzea badela web orrialde bat non beraien lanak ikusgarri dauden: http://www.cazadoresdeluz.com/cl/La_Galeria.html

domingo, 9 de noviembre de 2008

::Alberto Garcia Alix::

Estatu mailan aragazkilari ezaguna da, Leonen jaioa 1956an orain dela bederatzi urte (1999an) Premio Nacional de Fotografia saria eman zioten. Bere lehen erakusketa 1981an izan zen Galeria Buadesen; gaur egun Reina Sofia museoan du " De donde no se vuelve" obra.


Bere lanek hainbat herrialdetan ikusi ahal izan dira eta hainbat eginakari zein aldizkaritan miretsi izan da, British Journal of Photography aldizkarian adibidez.


Bere argazkiak normalean zri beltzean dira, motorrak, presoak, pornoaren izarrak, yonquiak eta tatuaiak dira nagusi bere lanetan eta Movida madrileña mugimendu ezaguneko protagonista ezanguratsuenetakoa izan zen. Motorren eta bere Leica eta Hasselbland argazki kameren amorratu sutsua da, eta aragazkiak ater

a dizkie nazioarteko artista askori.

Harleyak, musika eta gaua dira bere inspirazio iturri


:: Getxophoto EHUn::

Azkenaldian hainat argazki ikusi ahal izan ditugu unibertsitatean zehar; askok gutxirarte ez dugu jakin zer dela eta apaintzen duten formatu handiko argazki hauek gure unibertsitatea.

Beno ba, pasadan Irailak 11tik Urriaren 12arte Getxon urterolez Nazioarteko Argazki Jaialdia antolatu da. Erakusketa bukatzean, Getxophotok bira hasi du EHUn, hau dela eta unibertsitatean zehar ikusi daitezkeen aragazkiak.
Erakusketaren esparru honetan nazioarteko jaialdiaren 5 argazki erakutsiko dira formatu handian unIbertsitatean zehar.
Urriak 20an hasi zen, astelehena, eta hiru astean zehar Leioa-Erandio gunean formatu handiko argazki hauek ikusi ahal izango dira.

Obra hauen egileak;Sammy Baloji; Cecilia Paredes; Dionisio González y Fernando Maquieira eta Philip Kwame Apagya dira; EHUrako aukeratu den obra Philip Kwame Apagyarena da eta Getxon ez bezala, berton formatu handian erakutsiko da.
Getxophoto eraldaketa prozesuan dagoen leku honetara egokitzeko transformatu egin da.

Honetaz gain hilaren 22 eta 23an Getxophoto komisario Alejandro Castellotek Arte Ederren Fakultatean Idiomas y dialectos mintegia eskaini zuen. Europan eta Iparamerikan sortutako ikus-paradigmak eta herrialde horietako periferian sortutako hizkuntza autonomoak aztertuko zituen.



http://getxophoto.com/site/

lunes, 3 de noviembre de 2008

:: Imagen en accion::


Helburu nagusitzat, argazkigintza gizartea aldatzeko erabiltzea duen gobernuz kanpoko erakundea da


Asko dira bere hobbya gizartean laguntzeko erabili nahi duten argazkilari zaletuak edota arte hau bere lanbidetzat duten profesionalak. Helburu hori kontuan izanda eta ONG askok beraien lana gizarteari erakusteko duten zailatasunak ikusita, argazkizale batzuk martxan jarri zuten proiektua.

Gaur egun erakunde honek ordezkariak ditu espainiako 10 hiritan eta 50 erreportai baino gehiagotan hartu du parte jada bere 100 argazkilari baino gehiagoren eskutik.
Ekimen honi esker gobernuz kanpoko erakunde askok (Amnistía Internacional, Amigos de la Tierra, Intermón Oxfam, SOS Racismo, el Foro Social Mundial, Bomberos sin Fronteras...) aragazkilari hauei esker beraien lana eta proiektua ezagutaraztera eman aha izan dute.
Inolako arazorik gabe zaletasunak eta elkartasuna batera joan daitezke.

domingo, 2 de noviembre de 2008

:: Yellow Korner::

FNAC-ek eskuragarri jarri ditu Yellow Kornerrren eskutik, edizio mugatu bezala aragitaratu dirren argazkiak.

Arte lana
Itxaropen profesionalak aurkitzeko asmoz eta talde lana bultzatuz, aukeratu dira argazkiok.
Errebelatu analigikoaren prozesua martxan jarriz, aukeratutako argazki bakoitzetik argitalpen mugatu eta zenabatua egiten da; honela irudiaren arte lan estatusa bermatuz.
Argazkia markoztatuta dago, benekotasun agiria darama eta egilearen edo artistaren biografia txikia eskaintzen du.

Urtean hiru aldiz aurkeztuko dira erakusketa berriak, honela arte honen bilakaera gizarteari erakusteko eta etorkizuneko argazkigintza ezagutarazteko.
2008ko bildumak kritikarengandik eta adituengandik txalotutako argazkilariak biltzen ditu.










Parte hartu duten artista guztiek argazkigintza eskola ospetsuenetan heziak dira, hainbat erakusketetan hartu dute parte eta sari asko irabazi dituzte nazioarteko lehiaketetan. Yellow Korner elkartearentzat argazkien aragitalpen kopurua handitzea onartu dute, honela prezioaren aldetik argazkiak eskuraerrazagoak izan daitezen. "Edonork eskuratu ahal dezan kalitate handiko arte lan bat".

http://www.yellowkorner.com/
Bilboko FNAC zentruak baditu jada eskuragarri Yellow Kornerren arte lanak.

:: WORLD press photo 2008::

Hauxe da prentsa-argazkilaritzako lehiaketarik garrantzitsuena. Urte guztietan bezalaxe, edizio honetan ere zifrek argi usten dute lehiaketa honen arrakasta; 125 herrialdeko 5.000 argazkilarik 80.000 irudi aurkeztu zituzten.
Epaimahaiak 23 herrialdetako 59 egile saritu zituen kategoria ezberdinetan. World Press Photo ezaguna da jada Gazteizien, berau izanik Periscopioren jatorria. Seigarren urtea da lehiaketa inportante hau hiri euskaldun henetara datorrena. Hautatutako 185 irudiek lan gordina edo samurra, harrigarria edo lazgarria, erakusten dute, eta digute. Hauxe da erakusleihorik onena, munduare eta azken urte honetan gertatutakoaren isla.

http://www.worldpressphoto.org/
Erakusketa ikusgarri Perscopio Vitorian.