
Erakusketak azken 50 urteetako Rock musika, argazkigintzaren eta bestelako arte moten ikuspegitik eskaintzen digu; arte hauen erlazioa beti izan da oso ona, askotan musikaren aldetik erlazio hori beharrezkoa izatera helduz.
Hogei erakusketa desberdin eskaintzen dira Salamankako 11 espazio desberdinetan; hauetan 60 artista baino gehiagoren lana erakusten da, estatukoak zein nazioartekoak.
Alfred Wertheirmerrek Elvis famatuari egindako argazkietatik, kazetaritzaren munduan lan egiten duten beste hainbat argazkilarik azken 10 urtetan zehar kontzertuetan ateratakoak daude ikusgarri. Honekin batera beste erakusketa askotan bezala bisitariak tailerretan, mintegitan eta ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Dudarik gabe Rock zaleentzako eta argazkigintzaren munduan murgildutakoentzat, hauxe pena merezi duen ekitaldia da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario