domingo, 9 de noviembre de 2008

:: Getxophoto EHUn::

Azkenaldian hainat argazki ikusi ahal izan ditugu unibertsitatean zehar; askok gutxirarte ez dugu jakin zer dela eta apaintzen duten formatu handiko argazki hauek gure unibertsitatea.

Beno ba, pasadan Irailak 11tik Urriaren 12arte Getxon urterolez Nazioarteko Argazki Jaialdia antolatu da. Erakusketa bukatzean, Getxophotok bira hasi du EHUn, hau dela eta unibertsitatean zehar ikusi daitezkeen aragazkiak.
Erakusketaren esparru honetan nazioarteko jaialdiaren 5 argazki erakutsiko dira formatu handian unIbertsitatean zehar.
Urriak 20an hasi zen, astelehena, eta hiru astean zehar Leioa-Erandio gunean formatu handiko argazki hauek ikusi ahal izango dira.

Obra hauen egileak;Sammy Baloji; Cecilia Paredes; Dionisio González y Fernando Maquieira eta Philip Kwame Apagya dira; EHUrako aukeratu den obra Philip Kwame Apagyarena da eta Getxon ez bezala, berton formatu handian erakutsiko da.
Getxophoto eraldaketa prozesuan dagoen leku honetara egokitzeko transformatu egin da.

Honetaz gain hilaren 22 eta 23an Getxophoto komisario Alejandro Castellotek Arte Ederren Fakultatean Idiomas y dialectos mintegia eskaini zuen. Europan eta Iparamerikan sortutako ikus-paradigmak eta herrialde horietako periferian sortutako hizkuntza autonomoak aztertuko zituen.



http://getxophoto.com/site/

No hay comentarios: