lunes, 27 de octubre de 2008

:: Periscopio Vitoria 2008::

Urtero bezala argazkigintzari eta batez ere prentsa argazkigintzari buruzko espaziogunea bihurtu da Gazteizko hiriburua; pasadan urriak 17an Periscopio Vitoria 2008 hasi zen eta abenduaren 8arte iraungo du.
Denbora izan ezkero merezi duen erakusketak daude ikusgarri erabat dohan bai museoetan, erakunde publikoetan zein kalean. Niri espero baino gehiago guztatu zait, beraz berton gomendatzeko beharra nuen.

"Funtsezko bi elementu daude “Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira” kultura-ekitaldiaren hirugarren urtean, bata intelektuala: historia, eta bestea fisikoa: kalea. Historia letra larriz idatzita, alde batetik XX. mendearen lehenengo erdiaren historia munduko prentsa-argazkilaritzako maisuak, Robert Capak, kontatuta ikusi ahal izango dugulako, eta bestetik, gaur egungo gatazkak alde batera utzi gabe, bi erraldoiren historia izango dugulako ikusgai: Txina eta Errusia. Kalean berriz, Periscopiok irudiak kanpoaldera ateratzea erabaki du, eguneroko errutina eteteko eta une batez behintzat, hunkitzen eta aberasten gaituzten beste bizimodu batzuk eta beste paisaia batzuk, ikusteko. Argazkiak bidera irtengo zaizkigu. Ongi etorri Periscopiora. Azken batean irudiok, batzuetan hain urrutikoak diruditenak, gureak dira."

::Carlos cazurro::

Espainiako "fotoblog" ospetsuenetako baten egilea da Cazurro; gaur egun arte lehiaketa askoren irabazlea izan da eta erakusketa asko egin ditu, aldi beran bere argazki askoren salmentekin diru asko biltzen du urtero ACNUR elkarteak martxan dauzkan ekintzetan laguntzeko.
Urtero antolatzen du "Fotomaraton Cazurro.com" lehiaketa dirua biltzeko; aurtengoa hirugarrena izango da ( abenduaren 1etik urtarrilaren 4arte)




Orain dela egun batzuk Carlos Cazurrok National Geographic aldizkari ospetsuak martxan zeukan International Photography Contest lehiaketaren arlo baten irabazlea izan da eta bigarren geratu da beste batetan.

Bere ibilbide profesionala ezagutu ondoren zaila da sinesten berarentzat argazkigintza denbora pasa eta errealitatetik ihes bide bat bat baino ez dela. Baina guztiarekin gertatzen den bezala "nire ihes bide hau lanbide bihurtuko banu aspertzeko arriskua izango nuke; eta hori ez da nik nahi dudana"




::100 best photo album covers::



Bizitzan zehar pertsonek musikarekin izan duten harremana garrantzitsua izan dela,agerikoa da; eta teknologiaren aroan aragazkigintzak ere pertsonen bizitzan garrantzia irabazi duela gero eta nabarmenagoa da.Oraingo honetan musika eta argazkigintza eskutik doaz.
PopPhoto aldizkariak bere edizio digitalean erakusketa bat jarri du eskuragarri non, musika diskoen azaletan agertutako 100 argazki onenak eskaintzen ditu; bat baino gehiago ezagunak izango dira guztiontzat: Nirvanaren Nevermind (1991), The Beatles taldearen Abbey Road (1969) edota Madonnaren Tru Blue (1986).



Honekin batera, argazkiaren istorio txiki bat eta izan ditzakeen guriositateak ere azaltzen dira informazio gehigarri bezala. Interesgarria da orrialdea bisitatu eta denbora pixka bat eskaintzea argazkiei eta ondoan azaltzen diren testu zatiei.





Kirk Weddle argazkilariaren Neverminden, ordenagailuaren bidez egindako ukitu asko daude. Haurra ez dago uretan bakarrik, benetako argazkian amak eusten du; bere eskuak ondoren kendu ziren. Gainera amua eta dirua ere geroago gaineratuta daude argazki originalera.






domingo, 19 de octubre de 2008

::Los hijos del desconsuelo::


Álavaro Ybarra Zavalak 2006 urtean bere argazkietako asko biltzen dituen liburua argitaratu zuen. Pasadan astean erosi dudan liburua da eta nire eskuetan egunak igaro ondoren, kazetaritza grafikoa ezagutu nahi duen guztiari gomendatzeko beharra sentitu dut.


Alvarok espainiar kazetaritzan parte hartze handirik ez du izan, baina bai ordea, Newsweek, La Monde, Time edo Paris Match bezalako egunkari atzerritarretan.
Bere lan honetan aragazki gehienak zuri beltzean eginak daude ( bere beste lan askotan bezala) eta honek hunkigarritasun handiagoa gehitudie bere lanei.
Ybarra Zabala mundu osoan zehar aritu da errealitatea erretratatuz. SIDAren garapena Indian, umeen lana Boliviako mehategietan edo Checheniako gatazka agertzen dira bere lanetan; honela herrialde askotako egunerokoa azalduz argazkigintzaren bitartez.



Liburua ACNUR eta Silvia Perezek argitaratua izan da eta hainbat ONGk hartu dute parte. Liburua handia da, gainazal bigunekin eta 200 orri baino gehiagorekin; 20 euro balio du eta dirua bere osotasunean ACNURrentzat izango da, Agencia de las Naciones Unidas para los refugiados.



















martes, 14 de octubre de 2008

::Kazetaritza grafikoa::


Reza Deghati Iranen jaiotako argazkilari konprometitua da. 30 urte daramatza munduan zehar hainbat herrialdetako gatazketan kazetari grafiko bezala lanean; Kabuletik Bagdaderaino, El Cairotik Sudaneraino...

Hamazazpi urte daramatza argazkilari gisa National Geographic aldizkari ospetsuan eta AINA fundazioaren sortzailea izan zen, non elkarlana eta formazioa eskaintzen diete komunikabide afganoei.


"100 fotos de Reza por la libertad de prensa"

Kazetari grafiko Iraniarra, "Reporteros sin fronteras" erakundearekin elkarlanean hasi da kazetaritzan adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Lankidetza honetan Rezak bere argazkietako 100 eskaintzen ditu, frantsesez argitratutako " 100 photos de Reza pour la liberté de la presse" liburuan.


Reporteros sin fronterasek liburuarekin lortutako dirua bere ekintzak finatziatzeko dela garantizatzen du, kazetariak eta hauen adieazpen askatasuna mundu osoan zehar bermatzeko.

Honela, erakundeak 4.000 euro eman zizkion Birmanian izandako Nargis zikloiaren eraginez kaltetutako kazetariei. Lortutako diruarekin, erakundeak afganistango Sayed Perwiz kazetariarentzako kontratatutako abokatuaren kostuak ordaindu ahal izan zituen; aldi berean laguntzak ematen zaizkie gatazka larrietan aurkitzen diren kazetari eta komunikabideei.



1985, Afganistán. Valle de Panjshir. Massud komandantearen argazkia, afganistango erresistentziaren burua, 2001. urtean hil zutena.


1985, Afganistán. Nuriataneko probintzia.Gerran dagoen herri bateko umeak.


2006, Pakistán. Isiltasuna, bakardadea, otoitza, atsedena mezkitan.


1990. Afganistan



( liburua FNAC-en dago eskuragarri)

lunes, 13 de octubre de 2008

::Argazkigintza::

"Argazkigintza, argazkilaritza edo fotografia argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo."
" Argiak eragiten dion mintz sentikor batez gauzen irudiak lortzeko teknika"

Argazkigitza, arlo teknikoa alde batera utzita, errealitatea beste ikuspegi batetik erakuzteko eta ikusteko tresna da.

Argazkiak askotan erabili izan dira onerako zein txarrerako, errebindikazio gisa edo persuazio tresna modura, artetzat hartu dira sarri eta pertsona asko iraindu dituzte beste askotan.

Errealitatea ikusterakoan eta ulertzerakoan txoko hau argazkilaritzaren bitartez hainbat begirada azaltzen saiatuko da.